SECOMA - SERVICIOS COMERCIALES DE LA MADERA DE GUIPÚZCOA

SECOMA 1977.ean sortu zen Gipuzkoako Zurgintza sektoreko enpresen ekimen pribatuari esker. Sektore honen interes orokor eta amankomunak ordezkatu eta defendatzea izan zen hasieratik erakunde honen oinarrizko xedea. Baditu beste helburu konkretuago batzuk ere, hala nola, irizpideak bateratu eta sektoreko ekimenak sustatzea, edo eta enpresen aktibitateak eta lehiakortasuna bultzatzea.

Erakunde honi dagokio ere, bere kideen eta administrazioaren arteko artekari lana, negoziazio kolektiboak bultzatu eta berauetan parte hartzea, ferien antolaketa zentralizatzea, formakuntza ikastaroak antolatu eta eskaintzea, eta abar. Eginkizun hauetan daramazkigun urte asko erakundearen sendotasuna bermatzen dute eta, batez ere, zerbitzatzen ditugunei eskaintzen diegun onuraren zeinu argi dira.

Honako web gunea, helburu hauek lortzeko bidean, beste baliabide eraginkor bat izatea nahi dugu. Alde batetik, orokorrean sektorea sustatzeko tresna ezin hobea dateke. Bestetik, gure kideek Intranet erabiltzeko aukera izango dute.

Eskerrik asko bisitatzeagatik. Web hau zure probetxurako izatea espero dugu.